Iraultza Garaia

from by Bajo Presión

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Elkarrekin via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 3 days

      €5 EUR or more 

     

lyrics

Gazte-gazte hasi zinen zure burua antolatzen
zure bihotzaren taupadak jarraitzen
bide arriskutsua, latza baina ederra, zurea
OHHH! OHHH!

Soka tente mantentzen, soka bera apurtu arte
adrenalina zein beldurra sentitzen
oinak beti lurrean baina esperantza airean somatuz
OHHH! OHHH!

PENTSA!! ireki bidea askatasunari
EZ ZAITEZ LOKARTU
EKIN! Ireki bidea etorkizunari
IRAULTZA GARAIA DA

Ametsak suntsitu eta zapaltzen duenaren
Amets gaizto bihurtu
indarkeria polizialaz bakea nahi duen horri
Hortzak erakutsi
gauzak gertatu eta ahazten direnean
Uaaah!

PENTSA!! ireki bidea askatasunari
EZ ZAITEZ LOKARTU
EKIN! Ireki bidea etorkizunari
IRAULTZA GARAIA DA

Mina zapore garratza,
hainbeste borroka ondoren
Bukaera latza,
Nahiz eta jauzi lagun segi aurrera
protagonista ezberdinak baina istorioa berbera

Indarrez inposaturiko krisian murgildu gaituzte
Herritik buelta emon lantegiak ixten ari dituzte
Ezin sinetsi hemen gertatzen ari dena
Indartsuago dator suntsitzen ez dena

Askatasunean bizitzearen nahia da
aurrera egiteko indarra sortarazten duena
izan kritiko ta ez erraz ikaratu
eraiki ezazu iritzia, izan zure bizitzaren jabe

credits

from Elkarrekin, released May 20, 2014

tags

license

about

Bajo presion Basauri, Spain

contact / help

Contact Bajo presion

Streaming and
Download help